OPCE Basque Country

Programa


08:30-09:00

Ongi etorriko kafea


09:00-09:15

Irekiera-ekitaldia

Gobierno VascoHarkaitz Millán. Basquetourreko zuzendari nagusia. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza

OPCEOnofre Vicente, Biltzar eta Ekitaldien Antolatzaile Profesionalen Euskadiko Elkarteko lehendakaria


09:15-09:45

WoW ekitaldiak antolatzeko 10 gako

Natalia Zapatero

Natalia Zapatero, Turiskopio Taldeko bazkide-gerentea
www.turiskopio.com


AURKEZPENA IKUSI (PDF 20 Mb)

Orain dela hamarkada bat pasatxora arte, ekitaldiak (baina berdin marketina eta publizitatea ere) prestatzen zirenean, noranzko bakarreko sustapen-ekintzak egiten ziren, markaren produktuei eta zerbitzuei buruzko mezuak emanez, marka bera sustatzeko. Infoxikazioaren munduan, berriz, ekitaldia antolatzearen arte zailean uztartu egin behar dira bertaratuen, ekitaldiaren sustatzaileen eta babesleen helburuak. Ildo horretan, noranzko bikoitzeko eduki pertsonalizatuak eta onura kualitatiboak nahiz kuantitatiboak eskaintzen dira. Nire hitzaldian, ekitaldiak eraldatu eta gaur egungo eskarira egokitzeko 10 gako landuko ditugu.


09:45-10:15

Ekitaldiei aplikatutako teknologiak

Franklin Galarraga

Franklin Galarraga, Orquidea Technology Groupeko CEOa
www.orquideatech.com


AURKEZPENA IKUSI (PDF)

Partaideak kudeatzeko teknologia berriek nola lortzen duten esperientzia pertsonalizatzea, sartzeko denbora murriztea, ingurumena zaintzen laguntzea eta ekataldietarako segurtasuna handitzea.


10:15-10:45

Elkarrekintza, espazioa eta denbora (Biltzarretako eta ekitaldietako eszenografia)

Javier Larreina

Fco. Javier Larreina, Eszenografoa
www.fcojavierlarreina.com

Ekitaldi bat antolatzen dugunean, pertsona-talde bat biltzea baino gehiago bilatzen dugu: elkarren artean benetako elkarrekintza sortzea. Eta ekitaldia egiteko aukeratu dugun lekua nola egituratu funtsezkoa da, asmo hori beteko badugu. Eszenografiak esperientzia paregabea eskaintzen die bertaratuei, eta espazioan nahiz denboran egindako idazketa bihurtzeko aukera ematen digu. Ikusleen kokapenak, aukeratutako materialek eta kolorearen erabilerak ekitaldiaren eduki nagusiaren berri emateko aukera ematen digute, eta zentzumenen nahiz hausnarketaren bidez komunikatzeko.


10:45-11:00

Biltzarkideen profila: Euskadi helmuga finkatzeko aukera-eragilea

Harkaitz Millán

Harkaitz Millán, Basquetourreko zuzendari nagusia. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza
www.basquetour.eus


AURKEZPENA IKUSI (PDF 35 Mb)

Biltzarretara joaten diren pertsonen lehentasun, jarrera eta itxaropenei buruzko ezagutza kudeatzea: funtsezko elementua helmugaren inguruko esperientzia positiboa sortzeko eta helmuga horri sendotzen laguntzeko.


11:00-11:30

kafea


11:30-12:15

Biltzarrean/ekitaldian inbertsioa itzultzea: ekitaldiek lurraldean duten inpaktua

Kepa Olabarrieta

Kepa Olabarrieta, Bilbao Convention Bureauko zuzendaria
www.bilbao.eus/conventionbureau


AURKEZPENA IKUSI (PDF)

Engainagarria da ekitaldi baten eragina zuzeneko termino ekonomikoetan planteatzea. Hirian egindako ekitaldi baten arrakasta baloratu edo neurtzeko, nahitaezkoa da zenbait alderditan sakontzea: izaeran, formatuan, edukian eta ordezkarien eta hizlarien legatuan edo ezaugarrietan.
Era berean, formatu handiko ekitaldien kasuan —ia beti kulturaren, musikaren edo kirolaren arlokoak izaten dira—, antolatzaileek eta anfitrioiek kontuan hartu behar dituzte herritarrek, bisitariek, merkatariek edota ostalariek ekitaldiaren aurretik eta ondoren izango dituzten eragozpenak. Bistakoa denez, ezinezkoa da kolektibo guztiak era berean gogobetetzea eta kalteturik ez egotea.


12:15-12:45

Metodologiak berritzen edukien zerbitzuan

Miryam Artola

Miryam Artola, Muxote Potolo Bat enpresako fundatzailea, kreatiboa eta CEOa
www.muxotepotolobat.com

Ikus-entzuleek estrategia desberdinak behar dituzte, edukia ikasi eta ulertu ahal izateko. Espazioa, mugimendua, sormena, musika eta dantza erabiltzea eta, batez ere, ikusmenezko hizkera (#VIsualTHinking deritzona) aktibatzea ezinbesteko metodologiak dira, gaur egun, edukiak argiagoak izan daitezen eta eragin handiagoa lor dezaten, prozesuan ez ezik azken emaitzan ere jarriz fokua.


12:45-13:15

Konektatzea lortuko duen mezua idazteko bidea

Maïder Tomasena

Maïder Tomasena, Copywriter profesionala, pertsuasio-idazkerarako tekniken alorreko prestatzailea eta merkatu hispaniarreko lehenengo copywriting-eskolaren sortzailea
www.maidertomasena.com


AURKEZPENA IKUSI (PDF)

Ez du ezertarako balio kongresurik onena antolatzea, produkturik bikainena merkaturatzea edo publizitatean hainbat eta hainbat diru, ahalegin eta denbora inbertitzea, ondoren zure bezero potentzialek esaten duzuna ulertzen ez badute edo saltzen duzunari arretarik egiten ez badiote. Badago marketin-ahalegin guztietan diru gehiago sortzeko modu bizkorrago eta ekonomikoago bat, eta copywriting du izena. Hitzaldian, lehen mailako testu komertzialak idazteko funtsezko 3 urratsak irakatsiko dizkizut.

 

*Los contenidos y horarios de este programa pueden verse modificados.

BABESLEAK
Gobierno VascoDiputación Foral de BizkaiaAyuntamiento de Bilbao
LAGUNTZAILEAK
Orquídea Technology Group Iruña Catering